Saritutako ahozko komunikazioetako zerrenda ikusteko, saka ezazu hemen
Gai-esparru hauen inguruko proiektuak, esperientziak edo gogoeta akademiko eta profesionalak partekatu nahi dituzten egileei ahozko komunikazioen bidez parte hartzeko gonbidapena luzatzen die Giza Eskubideen Nazioarteko Biltzarra: Erronka berriak biltzarreko antolakuntzak:
• Giza Eskubideen inguruko nazioarteko zuzenbidearen balantzea, jaiotzatik orain arte
• Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidea terrorismoaren erronkaren aurrean
• Giza Eskubideak eta aniztasunaren kudeaketa
• Giza Eskubideak errefuxiatuen erronkaren aurrean
• Giza Eskubideen etorkizuna
• Giza Eskubideak, ekonomia eta lan-merkatua
• Giza Eskubideak eta bakea
• Giza Eskubideak eta osasuna
• Giza Eskubideak eta generoa
• Giza Eskubideak, artea eta kultura
• Giza Eskubideak, komunikazioa eta adierazpen-askatasuna
• Bizitza pribaturako eta familia-bizitzarako eskubidea
• Giza Eskubideetarako heziketa
• Giza Eskubideak, zientzia eta teknologia
• Giza Eskubideak eta demokrazia
• Giza Eskubideen beste erronka batzuk
Ahozko komunikazioen proposamenek honako hauek bildu behar dituzte:
Ahozko komunikazioaren izenburua
Laburpena: 150 hitz
Gako-hitzak: bost gehienez
Hizkuntzak: Euskara, gaztelania edo ingelesa.
Ahozko komunikazioaren izenburua eta laburpena aurkezteko epea: 2018ko irailaren 1etik urriaren 21ra
Bidaltzeko helbidea: katedraddhh@ehu.eus
Betetzeko txantiloia: Deskargatu hemen
Ahozko komunikazioak azaltzeko denbora-epea: 10 min.
Pertsona bakoitzak bi ahozko komunikazio egingo ditu, gehienez ere.
Ez da aldibereko itzulpen-zerbitzurik egongo ahozko komunikazioetan.
Giza Eskubideen Nazioarteko Biltzarra: Erronka Berriak biltzarraren batzorde zientifikoak beretzat gordetzen du Biltzarrean aurkezteko kalitate nahikoa duten ahozko komunikazio-proposamenak hautatzeko eskubidea.
Biltzarreko webgunean agertuko dira onartutako ahozko komunikazioak, urriaren 28an.
Aurkezten diren ahozko komunikazio guztiak dira 2018ko Giza Eskubideen Nazioarteko Biltzarra: Erronka Berriak Biltzarreko Ahozko Komunikaziorik onenaren saria irabazteko hautagaiak, aurretik aipaturiko kategorietako bakoitzean.
1.- Giza Eskubideen Nazioarteko Biltzarra: Erronka Berriak biltzarrak sari hauek banatuko ditu:
Graduko/Masterreko ikasle kategoria: Ziurtagiria eta 150 €
Doktoregoko ikaslea / Doktorego aurreko ikertzailea kategoria Ziurtagiria eta 150 €
Doktore Ikertzaile / Irakasle kategoria Ziurtagiria eta 250 €
Giza eskubideei lotutako beste lanbideen kategoria Ziurtagiria eta 250 €
2.- Sariak jabegabe geldi litezke.
3.- Aurkezten diren ahozko komunikazio guztiak sartuko dira lehiaketan.
4.- EHUko eta Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileek osatuko dute Epaimahaia
5.- Sariak banatzeko ekitaldia Biltzarraren azken egunean egingo da.
Biltzarrean zehar ahozko komunikazioak aurkezteaz gain, partaideek beren komunikazioetan oinarrituko artikuluak idatziz aurkezteko aukera dute, emandako ereduari jarraituz (Deskargatu hemen komunikazioetarako gida). Tirant lo Blanchek kaleratuko duen liburu monografikoko kapitulutzat argitaratuko dira ekarpenak, Batzorde Zientifikoak hautaketa egin ondoren. Ahozko komunikazioak ez bezala (Biltzarraren hiru hizkuntzetatik edozeinetan aurkeztu ahal izango baitira), artikuluak gaztelaniaz izango dira.
Artikuluak 2018ko abenduaren 16a baino lehen bidaliko dira ondoko helbidera: katedraddhh@ehu.eus