Datu pertsonalaren tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez, pertsona fisikoen babesari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren EB 2016/679 Araudiaren, apirilaren 27koaren, 13. artikuluaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak «EHU-KO GIZA ESKUBIDEEN ETA BOTERE PUBLIKOEN KATEDRAKO KONTAKTUAK» izeneko fitxategian gordeko direla. Fitxategi horren jabea Euskal Herriko Unibertsitatea da —IFK: Q4818001B; helbidea: Sarriena auzoa zk.g. – 48940 Leioa (Bizkaia); webgunea: www.ehu.eus; Datuen Babeserako delegatuaren harremanetarako helbide elektronikoa: dpd@ehu.eus—.
Fitxategi horren helburua da unean uneko harremanei eustea eta EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrak egiten dituen jarduerei buruzko informazioa bidaltzea, baita “Giza Eskubideen Nazioarteko Biltzarra: Erronka berriak” biltzarrean parte hartzeari lotutako gestioa egitea ere.
Datuak gorde egingo dira, interesdunak kentzeko eskatzen ez duen bitartean eta, betiere, errekurtsoa eta/edo erreklamazioa aurkezteko epeak zabalik dauden bitartean eta datuek jaso zireneko helburua betetzeko balio duten bitartean.
Datuak ez dira lagako, salbu eta legez agintzen bada, eta ez da haien nazioarteko transferentziarik egingo.
Fideliza SL, Bulego Teknikoa den aldetik, datuen tratamenduaz arduratzen da, Kongresuaren antolatzaile eta fitxategiaren jabearen izenean.
Jakinarazten dugu, biltzarra egiten den bitartean, irudiak eta argazkiak grabatuko direla, balizko argitalpenetarako material erabilgarria izateko.