Iris Goldner Lang doktorea, Jean Monneteko irakaslea eta Zagrebeko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Katedradun titularra da, Pertsonak libre mugitzeari, Migrazioari eta Kultur-arteko elkarrizketari buruzko UNESCOren katedran.
Europako Zuzenbide Publikoko Departamentuan egiten du lan, eta bertako lehendakaria ere izan zen 2013tik 2015era bitartean.
John Harvey Gregory Unibertsitateko irakasle bisitaria izan zen Munduko Zuzenbide eta Munduko Antolamenduan eta Harvard Unibertsitateko Fulbright ikertzaile bisitaria ere bai 2017ko ekainetik uztailera bitartean. Aldi horretan, eta ikertzaile bisitari gisa, Immigrazioaren eta Errefuxiatuen Klinikari buruzko hitzaldiak eman zituen Harvard Unibertsitatean bertan.
Harvard Unibertsitatean ez ezik, irakasle bisitari gisa hitzaldi ugari eman ditu, halaber, Bostongo Unibertsitatean, Temple Universityn, LSEn, Stockholmeko unibertsitatean, Vienako unibertsitatean, Lisboako Unibertsitatean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegian, Europako Legebiltzarrean, Bruselako Vrije Unibertsitatean, Alpbach Forum Summer Schoolen eta abarretan ere bai. London School of Economicsen LL.M. Masterra lortu zuen, Britainia Handiko Gobernuko bekaduna izanik. LSEn doktoregoa eskuratzeko ikerketaren zati bat Linzeko Johannes Kepler uniberitsitatean egin zuen, Ernst-Mach bekadun gisa.
Jean Monneteko bi moduluren burua izan da: «Zuzenbidea eta migrazio-politika EBn» eta «Barne-merkatuari buruzko zuzenbide komunitarioa». Europako Zuzenbideari buruzko Kroaziako Elkarteko (FIDEren filiala) lehendakaria da, eta Kroaziako ordezkaria Immigraziorako eta Asilorako Odysseus Monnet sarean. Europako Zuzenbide eta Politikari buruzko Kroaziako Urtekariko editore burua da.