Zigor-zuzenbideko katedraduna da Malagako Unibertsitatean, lanaldi osoz. Ehun argitalpen baino gehiagoren egile, hamar liburu idatzi ditu bakarka edo beste egileren batekin, eta liburu-atal eta artikulu ugari eman ditu argitara Espainiako eta nazioarteko aldizkari ospetsuetan. Italian, Portugalen, Argentinan, Brasilen, Txilen, Kolonbian, Perun, Mexikon eta Uruguain argitaratu ditu bere idatziak, hainbat gairen ingurukoak, besteak beste, delituaren teoria juridikoaren funtsezko alderdiak (doloa, emaitza tipikoa, ondasun juridikoa, mediku-zuhurtziagabekeria eta abar), zigor-zuzenbidearen alderdi berezien gai zehatzak (elikadura-iruzurrak, pentsioak ez ordaintzea, drogak, inmigrazioa eta atzerritartasuna, abortua, etxeko eta genero-indarkeria), eta aplikatutako politika kriminalari buruzko argitalpen-sorta zabala. Gaur egun, zigor-zuzenbideari eta politika kriminalari begira interesgarriak diren bi alorretara bideratua du ikerketa-lana: (1) zigor-sistema eta aniztasuna, arreta berezia eskainiz diskriminazioaren aurkako zuzenbideari, inmigrazioari eta gorroto-delituei; eta (2) zigor-zuzenbidea eta generoa, genero-indarkeriaren eta sexu- eta ugalketa-eskubideen adierazpenak ardatz hartuta. 2006tik diziplinarteko ikertzaile-talde sendoa zuzentzen du, hainbat unibertsitate publikotako kideak biltzen dituena Espainiako I+G+b Plan Nazionalaren proiektu hauen inguruan: Emakumeekiko indarkeriaren aurkako babes integrala arautzen duen 1/2004 Lege Organikoaren azterketa generoaren ikuspegitik (SEJ 2005-06416/JURI); Kultura-aniztasuna, generoa eta zuzenbidea (DER 2009-08297); Bazterketa-egoeran dauden kolektiboak: krisi-garaietan zuzenbideak kaleratuak (DER 2012-34320); eta, egun, Gorroto-diskurtsoan oinarritutako portaerak. Zigor-zuzenbidearen eta ordenamendu juridikoaren beste arlo batzuen erantzunak (DER 2017-84178-P). Irakasle gonbidatu izan da Latinoamerikako zenbait unibertsitatetan, hala nola Argentinan, Buenos Aireseko eta La Platako Unibertsitate Publikoetan, Uruguain, Ekialdeko Errepublikako Unibertsitatean, eta Bolivian, La Pazeko San Andres Unibertsitate Nagusian. Europako eta Amerikako herrialde askotan eman ditu ikastaroak eta hitzaldiak. Batzorde editorialetako eta zientifikoetako kide da Espainiako eta Latinoamerikako aldizkari garrantzitsuetan. Legegintza-politikaren arloan, haurdunaldia borondatez etetearen inguruko legeria berritzeko Espainiako Gobernuko Berdintasun Ministerioak izendatutako Adituen Batzordeko kide izan zen (2008/2009). Nazioartean, berriz, 2016an aditu gisa hartu zuen parte Uruguaiko Ordezkarien Ganberak eratutako “Konstituzioari, Kodeei, Legeria Orokorrari eta Administrazioari buruzko Batzordean”, zigor-erreforma abian zela-eta. Gaur egun nazioarteko aditu gisa dihardu Argentinako Nazioaren Defentsa Bulegoaren proiektu batean, “genero-indarkeriaren biktima diren edo ahultasun egoeran dauden emakume arau-hausleen defentsa-estrategiak landu, ezarri eta zabaltzen laguntzea” xede duena (2017-2019), Expertise Francek finantzatua Eurosocial programaren barruan. Esperientzia handia du nazioarteko mintegiak antolatzen eta zuzentzen, eta ikerkuntzarekin lotura zuzena duten kargu akademikoak izan ditu, besteak beste, Malagako Zuzenbide Fakultateko ikerkuntzako dekanordetza (1993/94) eta Kriminologiako Ikasketen Zentroaren zuzendaritza La Lagunako Unibertsitatean (1998-2003). Era berean, Zuzenbide Publikoko Saileko zuzendaria izan zen Malagako Unibertsitatean.
Berriki argitaratu dituen lan batzuk
(2017) Maqueda Abreu/ Laurenzo Copello: El Derecho Penal en Casos. Teoría y Práctica. 5. argitaraldia. Tirant lo Blanch, Valentzia. ISBN. 978-84-9143-506-8.
(2016) Laurenzo Copello/ Daunis Rodríguez: Colectivos en los márgenes del Derecho, Tirant lo Blanch, Valentzia. ISBN 978-84-9143-320-0.
(2014) Laurenzo Copello/Durán Muñoz (koordinatzaileak): Diversidad cultural, género y derecho, Tirant lo Blanch, Valentzia. ISBN: 978-84-9053-016-03.
(2012) Dogmática y política criminal del aborto, Tirant lo Blanch, Valentzia. ISBN: 978-84-9033-468-3 4.
(2008) Koordinatzaile eta egilekide: Laurenzo/Maqueda/Rubio: Género, Violencia y Derecho, Tirant lo Blanch, Valentzia. ISBN: 978-84-9876-227-3. Argentinan ere argitaratua (2009): Editores del Puerto, Buenos Aires. ISBN: 978-987-1397-29-7.
(2015) ¿Hacen falta figuras género específicas para proteger mejor a las mujeres? Estudios Penales y Criminológicos; XXXV. liburukia. 783-830 orrialdeak. ISSN 1137-7550.
(2014) Desandando el camino: la contrarreforma del aborto. Revista Electrónica de Ciencias Penales y Criminología; 16-09 liburukia. 1-39 orrialdeak.
(2012) Apuntes sobre el feminicidio. Revista de Derecho Penal y Criminología; 8. liburukia (3. garaia). 119-143 orrialdeak. ISSN 1132-9955.
(2013) ¿Vulnerables o vulnerados? Las paradojas de la tutela penal de los inmigrantes; Garantías y derechos de las víctimas especialmente vulnerables en el marco de la Unión Europea. Tirant lo Blanch, Valentzia. 75-88 orrialdeak. ISBN: 978-84-9033-599-4.
(2011) La violencia de género en la política criminal española: entre el reconocimiento social y la desconfianza hacia las mujeres; Un Derecho Penal comprometido. Landrove Díaz irakaslearen omenez. Tirant lo Blanch, Valentzia. 607-630 orrialdeak. ISBN: 978-84-9004-215-1.
(2008) “El modelo de protección penal de los inmigrantes: de víctimas a excluidos”. Liburuaren erref.: Cancio Meliá/ Pozuelo Pérez (koord.), Política Criminal en Vanguardia Thomson–Civitas, Madril. 223-249 orrialdeak. ISBN: 978-84-470-3062-0.