Andorrako nazionalitatea du, eta bertan bizi da.
Zuzenbidean lizentziatua (UNED, Madril, 1978).
Andorra la Vellako Komunako idazkaria (1970eko azarotik 1980ko uztailera).
Andorrako Abokatuen Elkargoko dekanoa (1993ko urtarriletik 1996ko martxora).
Giza Eskubideen Europako Auzitegiko epailea Estrasburgon (1996ko martxotik 2015eko urrira).
Giza Eskubideen Europako Auzitegiko III. Sekzioko lehendakaria (2008ko otsailetik aurrera).
Giza Eskubideen Europako Auzitegiko lehendakariordea (2011ko azarotik 2015eko urrira).
Gaur egun, abokatua eta hizlaria da.
Artikulu eta lan kolektibo ugari egin ditu giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen gainean. Era berean, bi liburu ere argitaratu ditu. Batetik, El Conveni europeu de drets humans, el tribunal d’Estrasburg i la seva jurisprudència (Giza eskubideen Europako Hitzarmena, Estrasburgoko auzitegia eta haren jurisprudentzia); katalanezko bertsioa, Editorial Bosch Internacional, Bartzelona, 2007; bigarren bertsio eguneratua gaztelaniaz, Editorial Tirant lo Blanch, Valentzia, 2012. Eta, bestetik, El tribunal de Estrasburgo. Una inmersión rápida (Estrasburgoko auzitegia. Murgiltze bizkor bat), Ediciones Tibidabo, Bartzelona, 2019.