Enara Garro Zuzenbide Penaleko irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean. Delituaren ondorengo jarrera positiboa aztertzea da haren ikerketa-ildo nagusia, eta zuzenbide konparatuaren ikuspegian oinarritzen da horretarako. Bestalde, erreparazioak eta aitortzak zigorra zehazteko orduan zer nolako inpaktua duten ere jorratzen du. Terrorismoaren eta kriminalitate antolatuaren arloan agintariei laguntzeagatik arintze kualifikaturako klausula eta zigorrari uko egiteko klausula aztertu ditu, eta, gaur egun, preskripzioaren, zigorra betetzearen (terrorismo-delituetan) eta gorroto-delituen esparruan lan egiten ari da.