GAUR EGUNGO DATU PROFESIONALAK: Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanetako katedraduna da Salamancako Unibertsitatean. Egun, Estatu Kontseiluko Lehendakaritzaren kabineteko zuzendaritzan dihardu. Atzerri eta Lankidetza Ministerioaren Aholkularitza Juridikoko buru izan da (2012ko abuztutik 2018ko otsailera). Arbitraje Auzitegi Iraunkorreko kide da (2018tik). Espainiako, Portugalgo eta Amerikako Nazioarteko Zuzenbideko Institutuko kide da.
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA: Zuzenbidean lizentziaduna Salamancako Unibertsitatean (1988). Konstituzio Zuzenbideko graduondoko ikasketak egin zituen Koloniako Unibertsitatean, Alemanian (1989), eta Master des Europarechts/Master of European Law masterra Saarbrückengo Unibertsitatean, Alemanian (1991). Zuzenbidean doktore da Saarbrückengo Unibertsitatean, Alemanian (1994), eta baita Salamancako Unibertsitatean ere.
ESPERIENTZIA UNIBERTSITATE-KUDEAKETAN: Errioxako Unibertsitateko idazkari nagusia izan da (1996-01-16tik 1996-09-30era), ikerketako errektoreorde Errioxako Unibertsitatean (1996-10-01etik 2000-01-31ra) eta Kanpo eta Erakunde Harremanetarako errektoreorde Errioxako Unibertsitatean (2004-08-01etik 2008-06-26ra).
ARGITALPENAK: Web-orrialde honetan azaltzen da gaztelaniaz argitaratu dituen lanen zerrenda osoa: https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=37401. Zazpi liburu idatzi ditu (2 alemanez eta 5 gaztelaniaz). Horien artean nabarmentzekoa da La inmigración y el asilo en la Unión Europea – Hacia un nuevo espacio de libertad, seguridad y justicia, Madril, 2002 (316 or.; ISBN 84-7879-712-2). 14 liburu eta testu juridikoen bilduma koordinatu ditu (horien artean Derecho material de la UE eskuliburua). Espezializatutako aldizkari juridikoetan 130 artikulu baino gehiago argitaratu ditu, eta baita talde-liburuak ere, gaztelaniaz, alemanez, ingelesez eta frantsesez.
BESTE MERITU BATZUK: Fachbeirat edo nazioarteko batzorde zientifikoko kide da Alemaniako Heidelberg hiriko Max Planck Institute for Comparative Public Law erakundean. Honoris causa doktore da Peruko Piura Unibertsitatean (2009ko uztailaren 23an eman zioten ofizialki titulua). Espainiako Justizia ministroaren eskutik San Raimundo de Peñafort Ordenaren Gurutzea jaso zuen (2016ko otsailaren 24an). Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren Francisco Landaburu I. saria irabazi zuen. Aurkeztutako lanaren izenburua: Federalismo supranacional: ¿un nuevo modelo para la UE? (Nazioz gaindiko federalismoa: EBrentzako eredu berri bat?) (2002-05-09).