Schokkenbroek-ek Leideneko Unibertsitatean (Herbehereetan) ikasi zuen zuzenbidea eta bertan eman zituen Zuzenbide Konstituzional eta Administratiboko eskolak 1993ra arte.
Aldi horretan bestelako eginkizunak eta ardurak ere izan zituen, hala nola Legelarien Nazioarteko Batzordeko Herbehereetako sekzioko lehendakaria, Legelarien Nazioarteko Batzordearen ordezkaria Europako Kontseiluaren aurrean, eta Giza Eskubideen Herbeheretako Buletinaren (NJCM-Bulletinaren) editore burua.
1993az geroztik askotariko ardurak izan ditu Europako Kontseiluko Idazkaritzan, batez ere giza eskubideen esparruan, hala nola Giza Eskubideen Garapenerako Sailaren burutza eta Europako Parlamentuko Gai Juridikoen eta Giza Eskubideen Batzordeko Idazkaritzako burutza.
2010eko azaroan Europako Idazkari Nagusiaren ordezkari berezi izendatu zuten erromani etniari lotutako gaietarako. 2013ko urritik 2014ko otsailera bitartean Demokraziaren Zuzendaritza Nagusiko Herritargo Demokratikoaren eta Partaidetzaren Zuzendaritzako bitarteko zuzendaria izan zen. Idazkari nagusiaren Ukrainarako aholkulari berezia izan zen 2014ko uztailaren 1era arte, Tortura eta Tratu eta Zigor Gizagabe eta Apalesgarriak Prebenitzeko Batzordeko idazkari exekutibo izendatu zuten arte.
2018az geroztik, Schokkenbroek Diskriminazioaren aurkako Sailaren zuzendaria da, Europako Kontseiluaren Demokraziaren Zuzendaritza Nagusian.
* * *
Schokkenbroek-ek giza eskubideei eta zuzenbide konstituzionalari buruzko liburuak eta artikuluak idatzi ditu, hala nola Judicial Control of Restrictions on the Fundamental Freedoms of the European Convention on Human Rights, A Study of Strasbourg and Netherlands Case-Law (nederlanderaz idatzitako doktorego-tesia , Zwolle 1996) eta P. Van Dijk eta GJH van Hoof ikerlariekin lankidetzan jardun zuen Theory and Practice of the European Convention on Human Rights lanean (3. ed., Kluwer 1998, eta 4. ed., Intersentia 2006).