Gaur egun, ACNURen (Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Goi Komisarioaren) Espainiako eleduna eta ACNURen Espainiako Ordezkaritzako Komunikazio Saileko arduraduna da Maria Jesús Vega. Gizarte-langile izateko ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsen, eta ondoren alor horretako ezagutzak sakondu zituen Estatu Batuetan, Fullbright Batzordearen bekadun gisa.
25 urtetik gora eman ditu errefuxiatuen alorrean lanean, batez ere Gurutze Gorrian, Erreskaterako Nazioarteko Batzordean eta ACNURen. Errefuxiatuentzako NBEren agentziarekin alor ugari landu ditu: babesa, eragin politikoa, familiak batzea, lagunik gabeko adingabeak, birkokatzea, aberriratzea eta dohain-emaileekiko harremanak, besteak beste. Hurbiletik ezagutu du ACNURen lana Kolonbian, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Kenyan, Etiopian, Tunisian, Jordanian eta Erdialdeko Amerikan, eta ACNUReko larrialdi-taldeko kidea da.