Liora Lazarus zuzenbideko ikasketetako (LLB, LSE) lizentziaduna (BA, UCT), doktorea (DPhil, Oxon) eta irakasle elkartua da Oxford Unibertsitatean, eta Oxfordeko bertako St. Anne’s Collegeko kidea ere bai.
Beraren ikerketa-eremu nagusiak: giza eskubideen azterketa konparatua, segurtasuna eta giza eskubideak, teoria konparatua eta zigor-justizia konparatua. Hegoafrikan jaio eta hazi zen, Afrikako Historia Ekonomikoa ikasi zuen Lurmutur Hiriko Unibertsitatean eta Zuzenbidea Londresko Ekonomia eta Zientzia Politikoen Eskolan. 1994 eta 1995 bitartean Friburgoko (Alemania) Nazioarteko eta Atzerriko Zuzenbide Penaleko Max Planck Institutuko kidea izan zen.
1995ean iritsi zen Oxfordera, Balliol Collegen doktoregoa egitera, eta zuzenbide-bekaduna izan zen St. Anne’e Collegen. Lioraren argitalpen akademikoen gai nagusiak: presoen eskubideak, zigor-justizia eta segurtasuna eta giza eskubideak.
Bi txosten publiko egin ditu Erresuma Batuko Justizia Ministerioarentzat, babes publikoa eta giza eskubideak orekatzeko moduari buruz eta eskubideen eta betebeharren arteko harremanari buruz. Era berean, eta Oxfordeko lankideekin batera, funtsezko eskubideen bilakaerari buruzko txostena idatzi zuen Europako Parlamentuarentzat. Bortxaketa-salaketei buruzko aholkularia izan da Erresuma Batuko Stern Azterlanean (2013), Esklabotza Modernoari buruzko Lege-proiekturako Parlamentu Batzordean probak aurkeztea eskatu zitzaion (2014) eta Preso Politikoekiko Tratuari buruzko Euskal Lantalderako Nazioarteko Aditu Batzordeko kidea izan zen (2014).
Oxford Pro Bonu Publiko taldeko sortzaile kidea izan zen eta partaidetza aktiboa du bertan, eta taldeak argitaratutako hainbat txosten gainbegiratu ditu. Oxford Human Rights Hubeko kidea ere bada. Oxfordeko Bonavero Giza Eskubideen Institutuko afiliatu akademikoa da, eta Oxfordeko Kriminologia Ikerketarako Zentroko kidea ere bai. Zuzenbide Konstituzional Konparatiboaren Max Planck Entziklopediaren aholkularitza-batzordean parte hartzen du. Liorak Hart Studies in Security and Justice seriea sortu eta haren editorea da.