Margarita Martínez Escamilla Zigor Zuzenbideko katedraduna da Madrilgo Complutense Unibertsitatean.
Azken urteotan, migratzaileen kriminalizazioa eta estatuek migrazioaren aurka borrokatzeko zigor-zuzenbidea erabiltzea izan dira haren ikergai nagusiak. IUSMIGRANTE proiektuko ikertzaile nagusia da (DER2011-26449, DER 2016-74865-R). Hainbat argitalpen egin ditu bakarka zein lankidetzan, eta aztergai ditu, besteak beste, barneratzeko zentroak (ikusi Mujeres en el CIE: género, inmigración e internamiento [2013]) eta atzerritarren kanporatze administratibo eta penalen aurretik egiten diren eskubide-urraketak (Detención, internamiento y expulsión administrativa de personas extranjeras [2015]). Haren bibliografian presentzia handia du Hegoaldeko Mugaren egoerak, eta, batez ere, “bat-bateko itzulketek” (ikusi Rechazos en frontera: ¿ sin derechos? [2015]), baita identifikazioetan profil etnikoa erabiltzeak eta poliziaren beste jardunbide batzuek, “top manta” deritzonaren tratamendu juridikoak edo gizakien salerosketa lazgarriak ere.
Zigor-justiziaren beste eredu batzuk interesatzen zaizkio. Ildo horretan, “Justizia konpontzailea, bitartekaritza eta zigor-sistema” (DER 2008-01764) proiektuaren ikertzaile nagusia izan da, eta gaur egun ere ikerkuntza-arlo horretan dihardu lanean.