Daniel Gamper Filosofia Moral eta Politikoko irakasle titularra da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Irakasle bisitari izan da Aarhus (Danimarka) eta Napoliko Suor Orsola Benincasa unibertsitateetan. Haren ikerketa-ildoak dira, besteak beste, tolerantziaren tradizioa, kontzientzia-askatasuna, erlijio-sinesmenen egitekoa demokrazian, adierazpen-askatasuna eta senidetasunaren adierazpide sekularizatu eta erlijiosoak. Laicidad europea. Apuntes de filosofía política postsecular (Bellaterra) eta Las mejores palabras. De la libre expresión (saiakerako Anagrama sariduna 2019an) liburuen egilea da. Scheler, Habermas, Tugendhat, Croce, Nietzsche eta beste egile batzuren lanak itzuli ditu. Aldizka artikuluak argitaratzen ditu Ara egunkarian.