Zuzenbide Prozesaleko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Castellóko Jaume I.a Unibertsitatean eskuratu zuen doktore-titulua. Zuzenbidean lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean.
Honako gai hauek interesatzen zaizkio bereziki: oinarrizko eskubide prozesalak, gatazken konponbidea globalizazioaren aurrean, datuen babesa jurisdikzio-arloan edota adimen artifiziala gure esparruan.
Kolaboratzaile iraunkorra da EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuan eta Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran, eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Aholku Batzordeko kide ere bada. UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuko zuzendaria da.