Fionnuala Ní Aoláin irakaslea Regents Professor eta Robina Professor da Zuzenbide, Politika publiko eta Gizarte Sailean Minnesotako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean, eta Zuzenbideko irakasle Queens Unibertsitatean, Belfasten, Ipar Irlandan. Aurretik, eskolak eman ditu edo irakasle bisitari izan da Harvardeko Zuzenbide Fakultatean, Columbiako Zuzenbide Fakultatean, Princeton Unibertsitatean eta Jerusalemeko Unibertsitate Hebrearrean. Ní Aoláin irakasleak sari akademiko ugari jaso ditu, besteak beste, Leverhulme beka, Britainiar Akademiaren sariak, Fulbright beka, Alon saria, Robert Schumann beka, Europako Batzordearen sari bat eta Lawlor beka. Irlandako Errege Akademiako kide hautatua da. Hainbat lan argitaratu ditu honako gai hauen inguruan: salbuespen-botereak, terrorismoaren aurkako borroka, giza eskubideak, gatazken erregulazioa, trantsizio-justizia eta sexuan oinarritutako indarkeria gerra-garaietan. Law in Times of Crisis (CUP, 2006) liburuarekin American Society of International Law (Estatu Batuetako nazioarteko zuzenbideko elkartea) erakundearen Certificate of Merit for creative scholarship sari nabarmena eskuratu zuen 2007an. Irakasle honen argitalpenak goraipatuak izaten dira, ekarpen berritzaileak egiten dituztelako eta zehatzak direlako. Ní Aoláin terrorismoaren aurkako borrokan giza eskubideak babestu eta sustatzeko Nazio Batuetako Errelatore Berezia da gaur egun, 2017tik.