Eneko Etxeberria Bereziartua Zuzenbidean lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean, espezialitate juridiko-ekonomikoan. Doktorego-tesia egin ondoren, Zuzenbideko doktore-gradua lortu zuen. Gaur egun, EHUko Zuzenbide Prozesaleko irakasle agregatua da. Haren espezializazio-eremuak gai prozesalen ingurukoak dira: herri-akzioa, bakearen justizia, genero-indarkeria, pertsona juridikoen erantzukizun penala eta adierazpen-askatasuna, besteak beste. Zenbait monografia eta artikulu idatzi ditu hainbat aldizkari eta lan kolektibotan.