Estatu Kontseiluko kontseilari iraunkorra 2020ko azarotik.
Konstituzio Auzitegiko magistratua (2011-2017).
Zuzenbide penaleko katedradun emeritua Euskal Herriko Unibertsitatean.
Argitaratu dituen lanen artean, honako hauek plazaratu ditu berriki terrorismoaren inguruan:
«Terrorismo y conductas periféricas. La tensión de los principios penales en los límites del derecho», 2007; eta «La justicia imprescindible y sus límites en la deslegitimación de la violencia terrorista», 2019.
Adierazpen-askatasunari eta gorroto-jokabideei dagokienez, azpimarragarria da boto partikular disidentea eman zuela Konstituzio Auzitegiak 2015ean errege-erreginen argazkiak erretzeagatik Erregearen aurkako irainen delitua berretsi zuen epaian.<0} Urte batzuk geroago, 2018an, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak bestelako irizpena eman zuen: ez zela gorroto-diskurtsoa izan, eta zigorrak adierazpen-askatasuna urratu zuela.