Priya Thuvassery dokumental independenteen zuzendaria eta telebista-ekoizlea da. Kerala hirian jaio zen, eta Delhi Berrian bizi da. Emakumea eta generoa dira Priyaren obraren gai nagusiak. Haren istorioek hainbat esperientzia erakusten dituzte gorputzari, ingurumenari eta komunitateari buruz, genero-ikuspegi feminista batetik. Hamar urte baino gehiago daramatza dokumentalak eta telesaioak zuzentzen, ekoizten eta editatzen, honako komunikabide eta erakunde hauentzat: New Delhi Television, Fox Traveller, CNA, National Human Rights Commission of India (Indiako Giza Eskubideen Batzorde Nazionala), Films Division of India, Public Service Broadcasting Trust eta Khabar Lahariya. Gaur egun, Chambal Mediako zuzendaria da.
Honako film independente hauek egin ditu, besteak beste: Khanabadosh (2009), My Sacred Glass Bowl (2013), Survey Number zero (2016), Coral Woman (2019) eta City Girls (2021). Film horiek nazioko eta nazioarteko zinema-jaialdi askotan hartu dute parte, eta sari eta goraipamen ugari lortu dituzte. Priya zuzendarikide aritu zen Asiako Emakumeen Zinema Jaialdian (IAWRT-Asian Women’s Film Festival), Delhi Berrian, 2019-2020an, eta gaur egun IAWRTren Indiako ataleko zuzendaritzako kidea da (2020-2022). Era berean, Canon Cinema EOSeko «platinozko» bazkidea da. INLAKS fundazioko kidea da, eta gaur egun komisariotza-lanetan dihardu arte-egoitza batean, Coral Woman filmaren inguruko inpaktu-jarduerak betetzen. Masa Komunikazioko Masterra egina du Anwar Jamal Kidwai Masa Komunikazioko Ikerkuntza Zentroan, Delhi Berriko Jamia Millia Islamia Unibertsitatean.