Egitaraua

Batzarrean parte hartzeagatik hautazko kreditu 2 onartuko dira

Adierazpen askatasunak Estatu Demokratikoaren giltzarria den heinean gaur egun une gatazkatsuak bizi ditu. Gorroto diskurtso arrazista, xenofoboa, matxista, eta erlijio sinismenen edo arerio-etsai- politikoen erasotzailea indarra hartzen ari dira. Joko demokratiko bera eta eskubideen lorpenak arriskuan dirudite. Muturreko indar politikoen mehatxuzko eszenatoki baten aurrean, badirudi eztabaida publiko eta librerako tokia txikitzen ari dela. Zein muga dira zilegiak? Noiz debekatu behar dira diskurtsoak? Noraino babestu eta onartu behar dira?

Giza Eskubideen Nazioarteko II Batzarrak (Bilbao, 2022ko apirilak 6-8) adierazpen askatasunaren erronkei buruz gogoeta egin nahi du, bere gaurko diagnostikoaz, bere gain zuzentzen diren mehatxuaz, baina, baita Askatasunaren Estatuaren bizkar hezurra den heinean gordetzen duen indarraz ere eztabaidatu nahi du.